Hiriek perspektiba berri bat ematen didate, handitasun horretan ito ez eta arnasa sakon hartzeko bidea dira; G izan daiteke, baita B ere.
Hirietan nabarmen bana daitezke herritarrak eta hiritarrak. Herritarrek begietara begiratzen dituzte kalean gurutzatzen dituzten guztiak, zerbait berria bilatu nahiean. Hiritarrak berriz deseroso sentitzen dira begirada zelatari horiekin eta oinetara begiratuz egiten dituzte abenidetan barrena metroak; horregatik daude horrenbeste zapateri hirietan.
Egun hauetan erdi ametsetan ibili naiz neure burua N.Y.n edo L.n imajinatzen eta oroitu det nola iaz G-ra joateko irrikaz nenbilen, beldur txiki hori tripatik uxatu ezinda.
Badirudi txiki geratu zaidala, dagoeneko ez dit amets egiteko balio, ezin det begiradetan ezer berririk ikusi “Metro” banatzen duenak ere agurtzen nauelako.
Baina tira, zer egingo det ba, zapata berriak erosteko dirurik ez eta G-n jarraitu beharko det, liburutegian beroa pasatzen eta alde zaharreko zurito “enanitoekin” zintzurra ahal den neurrian bustitzen.
Tristea, hunkigarria: http://www.youtube.com/watch?v=5LeLAELIxKY&mode=related&search=
ei!!
zenbat denpora!! weno ya laster hirira.. zuk esaten dezun bezela.... baña "guria" ezta hain handia ezta?
benga ba aber egoten geran!!!
muxu
LAURA
Zurito “enanitoekin”??? ta gainera garestik, ez?? jejejej
Ikusi hau, Ibizako Cafe del Mar, superpolita!!
http://www.youtube.com/watch?v=g4K9snqk7g4
Hiri handi baten bakarrik ibiltzea tokatu zaiten bakoitzen, nere denborapasa gustokoena da paseatzen ibiltzea eta inguruan ditudan guztien bizimodua nolakoa izango den asmatzea.
Beraz, herritarra izango naiz... Hiri handiek beti sortzen dute lilura, ez takit, ezezagunak diren gauza askok bezela.
Hau hobea da.
http://www.youtube.com/watch?v=nxpblnsJEWM