close
You will be charged 0 for this gift when you post your comment.
This gift will be added to your comment for free!
 

Zauzko gazte asanblada

JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT!! TXOSNAK BIZIRIK!!!
Permalink | Share: Email Facebook Other

JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT!! TXOSNAK BIZIRIK!!!

5/21/09
Udalaren jarreraren aurrean, Gurekin Jai-k beheko adierazpena atera dugu, elkarte eta norbanakoen atxikimendua jasotzeko. Garrantzitsua da ahal den jende gehien biltzea udalari ozen esateko Jai herritar eta parte-hartzaileak nahi ditugula!
JAI HERRITAR ETA PARTE HARTZAILEEN ALDE TXOSNAK BIZIRIK!!!

Herritik eta herritarrentzat antolatzen ditugu San Pelaio eta Euskal Jaietako festak. Festa eredu parte hartzailean sinesten dugulako eta herritarron inplikazioz herriko jaietan giro alaia eta sortzailean eraiki nahi izan dugulako. Denon artean egiten ditugu jaiak eta lan asko ematen badute ere gustura egiten dugu lan. Parte hartzen dugun eragileak urtean zehar gure lanak aurrera eramateko bitartekoa delako eta gure lanaren erakusle delako.

Aspaldi sortu zen txosna gunea, San Pelaiotan munoan eta Euskal Jaietan herriko gune ezberdinetan. Milaka lagun eta herritar eskertu beharrean gaude, guztiok izan baikara gune honen eta festa eredu honen sortzaile. Eskerrak eman behar dizkiegu egitaraua prestatzeko bileretan parte hartu izan dutenei. Eskerrak hainbeste urtetan zehar gunetik igaro diren musika talde eta jaiei musika jarri dien txaranga, zanpanzar eta abarrei. Batez ere herriko musika taldeei musutruk beren ekipoak eta tresneria hartu eta ilusioz igo direlako eszenatokira. Eskerrak turnoak egitera hurbiltzen diren guztiei. Baltsa karrera antolatzen dutenei edota paella leihaketarako suak eta tresneria ekartzeaz arduratzen direnei. Nola ez antzerkiz, keinuz eta dantzaz jaiak girotu, alaitu eta poza sortu dutenei. Urte guzti hauetan gunera hurbildu eta jaiaren parte izan zareten, garen eta izango garen guztiei bejondeizuela bihotz bihotzez.

Jaiak herritarren parte hartzetik sortu behar direla ulertzen dugu eta balore eraldatzaileetan oinarrituko diren ekintzak eta egitaraua osatzen saiatzen gara. Jaiak edukiz jantzi nahi ditugu eskubideen urraketak salatuz eta aldarrikatuz. Jaiak herriko kulturaren parte dira eta herri justu baten bidean jai eraikitzaileen aldeko apustua egiten dugu. Beti asmatu ez arren horretan saiatzen gara.

Eredu eta herritar askoren borondatearen aurka Zarauzko Udalak urtetik urtera Gurekin Jai txosna batzordearekiko jarrera gogortu, zorroztu eta gaiztotu du. Hasieran fidantza izugarri garestiak jarriz, pixkanaka ematen zizkiguten diru laguntzak bahituz eta azpiegiturak lortzeko zailtasun nabarmenak areagotuz. Azken batean edozein aitzakia txiki nahikoa izan da gure arteko harremana txartzeko eta Gurekin Jai batzordearen jai ekimenak itotzen ahalegintzeko.

Ikasturte honetan Udaleko kideen aldetik gure aurkako hainbat akusazio gogor entzun behar izan ditugu. Hauen aurrean, eta Udalak jai eredu parte hartzaile eta herrikoien aurka duen jarreraren aurrean, zenbait eskaera zehatz egin nahi ditugu:

1.

Errespetua eskatzen dugu, zenbait herritarrek egiten dugun lanaren errekonozimendua eta babesa. Baldintzak denon artean negoziatuz, azpiegiturak erraztuz eta elkarlana bultzatuz.
2.

Herritik sortzen diren ekimen parte hartzaileen sustapena eta indartzea. Auzo eta jai batzorde ezberdinek antolaturiko festak antolatzeko eta hauetaz gozatzeko.

Gure esku dago nolako jaiak nahi ditugun erabakitzea eta martxan jartzea. Aurten inoiz baino gehiago herritar multzo zabalarengana iritsi nahi dugu eta denon artean beste behin ere San Pelaio eta Euskal Jai ahaztezinak antolatu. Gonbita beraz esku bat luzatu eta denon artean JAI HERRIKOI, PAREKIDE eta PARTE HARTZAILEAK antolatzeko edo parte hartzeko.


DEIALDIAK: MAIATZAK 29 - 19:00TAN GAZTETXIAN ASANBLADA IREKIA. (PROPOSAMENAK, BALORAZIOA, ....)
EKAINAK 5 – 19:OOTAN MUNOAN PRENTSAURREKUA MUNOAN

AZALDU HAI MEKAUEN TXUS!!!!!

Guestbook Comments (8)

ARGAZKI TXIKIYA BAIÑO INTENTZIYO HAUNDIYA!!!
AUFIIIIIII!!!!!1

se van a cagar....

E.H.T.H. non, festan han!!!!

Hi zorriztoa!! Argazkia itzela, asko gustatu zait David el Gnomoren txosna

Metralleta eta Diskoiraa taldeen EPa jeisteko:
Para bajaros el nuevo EP de Metralleta y Diskoiraa:

http://www.mundurat.net/zaratazarautz/Deskargak/Split%20Diskoiraa-Metralleta.rar

Aupa oain dala gutxi zarauzko gaztetxen jo zuen revolutionary brothersen kontaktua pasako? aio ta eskerrikasko!

revolutionary_brothers@yahoo.es
Unai Martinez 669 037 974
Iker Martinez 615 749 009
http://www.brotherzone.net

eskerrikasko!!!

nahi dezueneako bakizue non garen!!


suerte txoznekin!!

Somos MANIFA, una banda de punk rock de al lado de bilbao. Descarga gratis nuestro disco en este enlace de nuestra web: http://manifa.zxq.net/?page_id=6

To leave a comment, please log in by clicking one of the following


or join Fotolog now - it's free!
Connect
(for comments only) or join Fotolog now - it's free!

Friends/Favorites

quediceligor's photo from 12/18/09
12/18/09
txixapa's photo from 12/17/09
12/17/09
mktteam's photo from 12/17/09
12/17/09
Zarautz, Neutral Zone
erantzun's photo from 12/17/09
12/17/09
todos amamos a arcadio y …, Saint Peter, Montserrat
inorez's photo from 12/9/09
12/9/09
Kurrukistan(Distrito …, Badakhshān, Afghanistan

Groups

zarautzaga hasn't added any groups to their Friends/Favorites list yet. Explore groups here!