txikizioa,negozioa,"onura", "garapena"...KK zarra! AHT GELDITU!!
3/6/09
Lehenik eta behin, lehengo larunbatean ZAGAk antolaturiko AHTaren aurkako kalejiran Ertzaintzak izaniko jarrera salatu nahi dugu. Trikitixa, kanta eta festa giroan hasi genuen arratsaldea, jendeak AHTaren inguruan duen iritzia jasoz eta honen inguruko zalantzak batuz, proiektu hau inposatzen dutenek egiten ez dutena egiten hain zuzen. Musika Plazara iristean ordea, Ertzaintzak ordurarteko giro ona zapuztu zuen, hasieratik izan zuten jarrera erasokorrarekin kalejirako kideok eta lekuko bestelako pertsona oro izutu nahian. Horrela, beraien presenzia hutsarekin normaltasuna hautsita, bertan zegoen gazte bat identifikatu zuten, identifikatzen ez bazen atxilotuta eramango zutenaren mehatxu eginez. Honen aurrean, ZAGAko kideok adierazi nahi dugu AHTa gelditzearen aldeko kanpainarekin jarraituko dugula, inposaketaren aurka eta eztabaidaren alde borrokatuz.
Bestalde, Zarauzko Gazte Asanbladak bat egiten du herriko mugimendu feministak Emakumeon Nazioarteko Eguna dela eta, Martxoaren 8a hain zuzen, deituriko ekimenekin. Horrela, ZAGAk zarauzko gazteriari ekimen horietan parte hartzeko deia luzatzen die, BORROKA FEMINISTA DENON BORROKA DELAKO!
P.D:* Martxoaren 24an Hitzaldia izango da Gaztetxean AHTren inguruan (Labiano eta Mikel Alvarez)
* AHT ren inguruko informazio buzonada egiteko jendearen laguntza beharko dugu hurrengo astetik aurrera!
ZAGA
Zarauzko Gazte Asanblada
argazki zantarra!!!!