San Estebanak 09
8/22/09
argazkia gustatu zaitela ta bidenabar aurten omenaldi gisara bestetarako egindako bertso bat "Bonus track"bezala!
Bordon dantzako bordoia edo
Makil dantzako makila,
Jaurrietako Axuri beltza
alaia baina umila,
Kaxarranka ta Txankarrankuan
eusten dabilen koadrila,
Ipurdidantza amaierako
ziribuelta borobila,
Aurresku baten joan- etorria
urruna bezain hurbila,
Sagar Dantzetan sagarrak eta
Arku dantzan arku-pila,
Suletinotan ardo basoak
ondoan duen botila,…
Hori ta gehigo izan zarete
ta bihotzez esker mila!