areetaa!

areetaaaako jaiak O9 ! voooooodkaa jjj

............................................................................

Askotan ez gara konturatzen nola maite dugun norbait falta zaigun arte, topikoa, baina egia borobila. Eta ez hori bakarrik, askotan,
maite genuela uste genuen pertsona bat albotik alde egitean, ez dugu bere falta somatzen, zargatik ote? Konfiantza da maitasuna,
jakitea zure gorputza atzerantz botatzean, han egongo dela bera, zu hartzeko prest. Jakitea, negar malko bat isuri bezain laster berak
eskeiniko dizula zapia, eta sorbalda, eta behar duzuna. Ez ote naiz idealistegia zentzu honetan! Maitasuna, berak gogorra den zerbait esaten
dizunean benetan minduta sentitzea da, eta ez dagoenean, bizitzak zuen hanketako bat galdu eta erortzeko beldurrez ibiltzea, kolokan, orekarik gabe.



Nik pentsatu ohi dut,
guztiari egin diezaiokedala aurre, ez dudala inoren beharrik, eta ondoan nuen pertsona joan bada, ohituo naizela hutsune horretara edo beste norbait
aurkituko dudala. Baina gezurra da.



Behar zaitut, behar zaitut zu eta ez beste inor, zure hutsunea baita sentitzen dudana, ez beste inorena. Ahaztu nuen hanka bat zinela, eta lau hankako
mahaia gaizki manten daitekeela hiru hanken gainean. Behar dut hanka hori, nire bizitza den mahaia eusteko, bestela, agian, gainera jausiko zait.

Jakin nahi dut hemen zaudela, nirekin. Nahi dut jakin dezazun, hemen nagoela, zurekin.




On September 29 2009 Edit







Loading ...