Okupazioaren aurkako epaiketa
6/30/09
Ekainaren 1ean, Algortako sei gazte Bilboko Entzutegi Probintzialean epaituko dituzte. Izan ere, 2006.urtean Mentxakabarri Gaztetxearen desalojoan identifikatu zituzten eta horren harira, “usurpación de bienes” , resistencia a la autoridad" edota“desacato a la autoridad” bezalako delituak egozten dizkiete.
Algortako Gazte Asanbladaren oharra:
Idazki honen bitartez, algortako sei gazteren aurkako epaiketa gogor salatu nahi dugu. Gazteak Mentxakabarri Gaztetxearen desalojoaren egunean idetifikatu zituzten eta horrekin batera, “usurpación de bienes”, "resistencia a la autorridad" edota “desacato a la autoridad” delituak egotziz epaituko dituzte, 4 hilabetera arteko zigor kartzela edota isun handiak ezartzeko arriskuarekin. Honen harira, Algortako Gazte Asanbladak hurrengo aferak salatu nahi ditu; alde batetik desalojo egunean, ertzaintzak izandako jarrera oldarkorra eta bestetik, urteetan zehar, okupazioaren mugimenduaren aurka hartutako neurri errepresiboak.
Horrekin batera, jarrera irmoa azaldu nahi dugu gaztetxeak eta gazteon ametsak defendatzen jarraitzeko. Izan ere, egungo eredu kapitalista, patriarkal eta faxistak gure espazio askeak eskuratu eta sortzera bultzatzen gaitu eta horren bidean, okupazioa gure aukera bakarra dela aldarrikatzen dugu. Beraz, jakin dezatela, beraien mehatxu zein errepresioaren aurrean ez garela kikilduko eta tinko eutsiko diogula okupazioa eta autogestioari.
Gora Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladak!
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!
EPAIKETARIK EZ!
Buenas gente, cuando podais enviadme un e-mail a esta dirección y nos pondremos en contacto, he intentado buscar una página web dónde tuvieras e-mail y no he encontrado nada. Grácias, Un saludote!
xusiska1707@hotmail.com