Barañaingo bi gazte atxilotu ditu guardia zibilak
8/24/08
Guardia Zibilek Barañaingo bi gazte, Luis eta Xabi atxilotu ditu bart gauean, bata etxean eta bestea Lizarraldeko bere herrian, festan zela. Gaztetxea ere erregistratu du poliziak, eta hainbat material eraman du bertatik gazteek salatu dutenez.
Bi gazte hauek atxilotzearekin batera bajera bat eta taberna bat miatu ditu poliziak. Komunikabideetan aipatzen denez, operazioa kale borrokaren kontrako estrategiaren baitan kokatzen da.
14:30ak aldera Gaztetxearen erregistroarekin amaitu dute. 20etan asanblada informatibo bat eta mobilizazioak izango dira.