close

Member Login

Username:
Password:
Forgot your password?

GAZTETXEAN NAHI DITUGU !!

txorimalo14's Recent Photos

More

txorimalo14's photo from 6/30/08
  • 6/30/08
  • Camera: Not specified

A.H.T. ren AURKAKO AKANPADA

AHTren aurkako Akanpada, Uztailaren 24tik aurrera Zaldibian (Gipuzkoa)

Abiadura Handiko Trenaren aurkako Asanbladak urtetik urtera antolatzen duen Akanpada uztailaren 24tik aurrera egingo da Zaldibian (Gipuzkoako herria, Goierrin). Hori dela eta, AHTaren aurkako XIII. akanpadan parte hartzera dei egiten diogu jende guztiari. Azken 13 urteen bezala, akanpada topagune asanblearioa eta autoorganizatua izango da, eta bertan ekintza egitarau zabala eramango da aurrera: hitzaldiak, eztabaidak, protesta ekintzak, mendi martxak, festak….

Baina aurtengoan akanpadak ez du iraupen mugatua izango, hamar eguneko topagune honen bidez AHTren obren erresistentzia-gune baten sorrera bultzatzea baita gure asmoa. Erresistentzia-gune hori Goierriko herri kaltetu batean kokatu eta gutxienez udan zehar mantentzeko asmoa plazaratzen dugu, Goierriko AHTren kontrako herri mugimenduarekin bat egiteko eta Itsasondo-Ordizia artean “Euskal Y”-aren obrak gelditzeko egiten ari diren ekintzak indartzeko helburuarekin.

Urbinan 2006ko azaroaren 4tik 2007ko urtarrilaren 7ra bitarte egin zen erresistentzia-gunea bezalaxe, akanpada AHTaren aurkako eztabaida eta ekintza bultzatzeko topagunea izango da, “Euskal Y”-aren obrari egiten ari zaizkion erresistentzia ekimenei gehituko zaiena. Halaber, azpiegitura proiektu suntsitzaile honen aurka aritzen diren pertsonak ezagutu, koordinatu eta indarrak elkartu ahal izatea ahalbidetuko du. Kooperazioan, asanbladan eta antiautoritarismoan oinarrituriko antolakuntza moduen bidez, desarroilismoaren zapalkuntzatik at bizi daitekeen gunea ere izan nahi du akanpadak.

Akanpadako hamar egunetarako hainbat ekintza prestatu dugu, nahiz eta egitaraua zabalik dagoen egin nahi dituzuen proposamenak jasotzeko. Jorratuko diren gaiak ohikoak izango dira: borroka antidesarroilistak, hezkuntza tailerrak, merkantzia kontsumoan oinarritzen ez diren bizimoduak… Halaber, akanpadaren ondorengo erresistentzia-guneari begira aurkeztu nahi diren ideia guztiak jasotzeko prest gaude, eta bertan bildutako jendeen batzarra izango da ekimen horri dagozkion erabaki guztiak hartuko dituena, baita honi bukaera ematearena ere.

Beraz, zuen partehartzea eta ekarpenak beharrezkoak izango dira, aurtengo akanpada eta erresistzentzia-gunea AHTaren aurkako borroka esparru bihurtuko badugu.

EZ DUGULAKO BEHAR EZTA NAHI ERE, GELDITUKO DUGU!!!

AHTren AURKAKO ASANBLADA

http://sindominio.net/ahtez

Sorry - only Fotolog members can leave guestbook messages.
Log in to your account or join Fotolog now - it's free!

txorimalo14's Friends/Favorites

altsasu's photo from 8/20/08
8/20/08
altsasu, Isla de la Juventud, Cuba
txorionak's photo from 8/19/08
8/19/08
Gasteiz, Shiselweni, Swaziland
zabalaenea's photo from 8/18/08
8/18/08
ORERETA EH, Plateaux, Togo
lakelogaztetxea's photo from 8/18/08
8/18/08
Santurtzi -Las Viñas 63, Neutral Zone
elorrixokogaztet's photo from 8/14/08
8/14/08
elorrixo de janeiro, Tuvalu

More

txorimalo14's Favorite Groups

txorimalo14 hasn't added any groups yet. Explore groups here!

txorimalo14's Links