Agur t’erdi,
Iragan larunbatean Independentzia Eguna ospatu genuen gazte independentistok Hernanin. Bertan, besteak beste, kalejira zen burutzekoa iluntzeko 20:00etan, ostean ekitaldi politikora bideratuz.
Espainiako Entzutegi faxistak lehenengo, eta PNVren txakurrek gero, kalejira bortizki erasotu eta ekitaldia egitea eragotzi zuten, ondorio larriak eraginez: hamarnaka zauritu eta zazpi atxilotu. Inon aipatu ez bada ere, zaurituen artean Itzubaltzeta/Erromoko 2 lagun daude, zauri gogorrak pairatu behar izan zituztelarik. Lerro hauetatik doala gure babes eta besarkadarik handiena haientzat eta gainontzeko zauritu zein atxilotuentzat!
INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN:
http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=12838ETA HEMEN:
http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=12841IRUDIAK:
http://www.gaztesarea.net/info/galeria.php?galeria=12838&id=12838Ostiral honetan, hilak 31, KONTZENTRAZIOAK burutuko ditugu gazte independentistok Euskal Herriko herri guztietan, Hernaniko gertakariei erantzuteko eta adierazteko PNV ez dela abertzalea, baizik eta Espainiaren menpeko egiturako txontxongilo bat gehiago. Hain zuzen ere, Itzubaltzeta/Erromon 20:30etan kontzentratuko gara Xake plazan.
Era berean, horren aurretik (20:00etan) leku berean Euskal Preso Politikoen etxeratzearen alde hilabeteko azken ostiralero egiten den kontzentraziora etortzeko deialdia ere egiten dugu.
Gurea da garaipena! ETORKIZUNA INDEPENDENTZIA!
*Oharra*: segurtasun arrazoiak medio ezin da iritzirik eman gune honetan.