Euskal Estatu Sozialistaren bidean Segi borrokan!
Euskal Herria, espainiar eta frantziar estatuen eskutik zapaldua eta zatitua den herria da. Urte luzeetan zehar, aurpegi eta mozorro ezberdinen bidez, estrategia anikilatzaile ugari ezagutu dituen herria. Guztiek helburu berdinarekin: herri hau suntsitu eta mapatik ezabatzea.
Hauxe da Zapatero eta Sarkozy-k Euskal Herriarentzat duten proiektua: inposaketa, zatiketa eta zapalkuntza.
30 urte ostean, herri honetan aldaketarako aukerak bizi ditugu, inork ez du ukatzen errealitate hau. Baina zertan ari da PNV? Loiolako mahai gainean geratu ziren ogi apurrak Madrilen saldu nahian? Hauteskundeetarako bozka abertzaleak eskuratu nahian? Guk argi dugu herri honetan gatazka non aurkitzen den. Argi dago espainiar konstituzioa dela herri hau zapaldua eta ukatua mantentzen duen tresna, beraz ezinbestean herri honek konstituzioaren hatzaparretatik askatu behar du! Ez dugu onartuko berriz ere konstituzioaren baitako proposamenik!
Beraz, Segitik dei egiten diogu euskal gazteriari Larunbata honetan, hilak 7, Iruñean ospatuko den Nazio Plaza ekimenean parte hartzeko, Euskal Estatu Sozialista eraikitze bidean borrokari ekiteko. Konstituzioa eta frantziar errepublikarekin etorkizunik ez dugulako... gazteok herri berria piztutzera goaz!
LARUNBATA EKAINAK 7, IRUÑEAN "NAZIO PLAZA"!
*10:00-13:00 herritarren foroak
*11:00-14:00 plaza
*14:00 bazkaria
*17:30 MARTXA NAZIONALA!
Informazio guztia hemen:
http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=11854
*Oharra*: segurtasun arrazoiak medio ezin da iritzirik eman gune honetan.