Avatar psilocybe_aretoa

COBRA + TRUMBO

Ekainak 10 ostirala
Sarrerak 5€

COBRA (EH)
http://www.myspace.com/marioncobrettirocks
Hitzetan zinema eta telesailen eragin garbia dela eta, kritikak "Thriller Rock" bezala izendatutako rock/metal talde hau, 2006an sortu zen David Gonzalez (Baxua - Berri Txarrak, TT L.T.) eta Josu Luengoren (Gitarra - Evirus69) eskutik. Handik gutxira Haritz Letek (Ahotsa - Kokein) eta Ekain Elorzak (Bateria - Dinero) osatu zuten taldea.

"The Strong Arm Of The Rock" (Marion Cobretti Records, 2007), euren lehen diskoak, estatuko prentsan kritika on ugari jaso zituen eta hurrengo bi urteak berau aurkezten aritu ziren zuzenean duten indar guztia erakutsiz. 2010ean beraien bigarren lana, "Thriller" (Kaiowas Records) deiturikoa grabatzera sartu ziren, 2011ren urte hasieran kaleratuko dena. Energiaz beteriko hamar kanta zuzen eta sendo aurkitu ditzazkegu bertan non Black Sabbath edota Deep Purple talde klasikoen eta modernoagoak diren Clutch, Soundgarden, metallica, Down edota Mastodonen eragina ikusi daitekeen. Riff boteretsu eta akzio-zinemaren klasikoen irudiengatik bultzaturik, COBRA bueltan da!!

TRUMBO (Gasteiz, EH)
http://www.myspace.com/trumbotaldea
Gasteizen sortua Dalton Trumbo idazlearen omenez, eskarmentu handiko talde berria dugu Trumbo. Urte bete baino ez zaigu joan taldea sortu zenetik, baina bere kideek badakite zer den musika munduan aritzea: Gorka (Kashbad taldean izandakoa), Eneko (Näut) eta Kanda (Neubat, Vice Presidentes, Sorkun...) osatzen dute proiektu berri honen bizkar hezurra.
Hirukotearen proposamena abesti pisutxuak eta gordinak eskeintzea da, baina keinu dotoreei muzin egin gabe. Beraien lehengo lana osatzen duten hamar kantuetan zehar doinu rockeroak (“Korronte beroak/Korronte hotzak”, “Vesuvio”...), astunak (“Hiru Erregeen Mahaia”) edo melodia hunkigarriak (“Niagara”, “Heldu Liana”...) entzun ahal izango ditugu.
Desertua eta itsasoa, lurra eta zerua, leuna eta latza... Kontrasteetan mugitzen zaigu taldea bere musikan. Bateria ahaltsuak, baxu oldarkorra eta gitarra zauritzaileak errezeta, Gasteiztarrak Helmet, Dut edo Prong bezalako iturrietatik edaten dute.
Lehenengo urratsa emanda dute: aurreneko lana kalean da eta entzunda izateko prest. Orain hirukoteak lan berri honetan adierazitako indarra zuzenean berresten ikusiko dugu Euskal Herrian zehar.
Read more: http://trumbo-taldea.blogspot.com/p/bio.html#ixzz1KSdvmPqC


Datozen kontzertuak aretoan
Ekainak 10: Cobra (EH) + Trumbo (Gasteiz, EH)

Info gehiago
Web: http://www.psilocybenea.com
MySpace: http://www.myspace.com/psilocybenea
Blog: http://psilocybenea.blogspot.com




On June 09 2011 35 Views



Avatar success22

Success22 On 21/03/2012

Hello my Dear,

my name is success, how are you today? i came on line to look for a true
and loving friend I was impress when i saw your
profile, at (fotolog.com) and i decided to write you immediately. i will like you to reply me on my yahoo id ([email protected] ) for more detail I
will send you my picture and also introduce my self more. Looking forward to hear from you soon, have a nice day

best regards
success.
___________________§§§
____0.*..o.O......o.......*_________§§
_O...o......0*..o*:......*
_$$$$$$$$$$$:..o0:::.O*
_$_________$::*:.....o:....0
_$_________$..o*:.0:...*.
_$_________$_$$$$$$$$$$$
_$111111111$_$_________$
_$111111111$_$_________$
_$111111111$_$_________$
__$1111111$__$111111111$
___$11111$___$111111111$
____$111$____$111111111$
_____$®$______$1111111$
______$________$11111r$
______$_________$111j$
______$__________$®$
______$___________$
______$___________$
______$___________$
_____$$$__________$
__$$$$$$$$$_______$
__________________$
_________________$$$
______________$$$$$$$$$






Tag - Graffiti
Loading ...