11/5/09
· goizean autobusa galdu, putzu bat zapaldu, klasera berandu iritsi, boligrafo bat galdu, aterkia unibertsitatean ahaztu, amarekin diskutitu, afaria erre.
· esnatu, epaitegia joan, zure senarraz banandu, berarekin pasa dituzun urteak bertan behera utzi, zure bi seme alabei azaldu zergatik aita ez datorren gaueroko muxua ematera.
· gaua ospitalean eman zure aitari konpainia egiten, eskutik heldu eta bere azken hatsaren lekuko izan, bere biziari alde egiten utzi eta bera gabe bizitzen ikasi.
· eztanda baten soinuarekin esnatu, odoldurik, laguntza eskatzean isiltasunak erantzun, anaia galdu duzula ikusi, bala soinuak entzun, hurrengo eguna nolakoa izan gabe jakinda lo hartzen saiatu.
egun txar bat izan degula esatean, egun txarra zer den definitu beharko genuke lehenago, agian.