5/23/09
Larrua jotzen zioten… baina inork ez zion amodiorik egin inoiz.
Norak kafe bat gosaltzen zuen goizero, auzoko kafetegi merke batean. Kafe xume, soil, beltza. Kafe hutsa, noski. Hutsa. Eta hainbeste urte garbitu gabe zeraman leiho horretara egiten zion ihes bere begirada galduak egunero, galdetuz bezala. Bilatuz bezala.
Gauero, bere bakardadearengandik ihesi, edo, ilargiari egiten zion so, berarekin maitemindu arte. Negar egin arte.
Bakarrik zegoenean, bakarrik zegoen. Eta jende artean zegoenean, orduan ere bakarrik zegoen. Eta hala ito zuten Nora barkardadearen urek, hala irentsi zuen Nora zoriontasun ezaren zuloak.
Inork ez zion Norari azaldu, inork ez digula esan erraza izango zenik. Inork ez zion esan Norari zer, noiz, nola. Inork ez zion esan Norari, nora.
Burua gora!!!!!!
Norak horrekin eta gehiagorekin ahal du!! ;)
Mxs!