close
You will be charged 0 for this gift when you post your comment.
This gift will be added to your comment for free!
 

.: NeRBiXuaK :.

nerbixuak

Gauzak diren bezala direla sinestean Finkatutako ideiak irentsi egin behar Zer da hori egitera …   More

Recent Photos

12/1/09
11/30/09
11/27/09
11/25/09
11/24/09
11/19/09
RSSRSS
Neska batekin maitasunean jarri nintzan bero-bero
San Google
Permalink | Share: Email Facebook Other

Neska batekin maitasunean jarri nintzan bero-bero

11/5/09
BERTSOAREN FITXA
Bertsolariak: Sarasua Jon / Egaña Andoni
Herria: Donostia Eguna: 1986-03-23
Gaia: Bi lagun zarete eta biok juzgadutik irtetean egin duzue topo. Zu, Jon Sarasua, ezkonberria zaitugu eta zu Andoni Egaña, berriz, dibortziatu berria. Hasi Jon Sarasua. Doinua: Erreguetan ari nintzela
Neurria: Zortziko handia Lana: Binaka gaia-emanda
Jardun-mota: Txapelketa Motiboa: Txapelketa Nagusia
Gai-jartzaileak: EHBE Taldea Gai-jartzaileak: Azkune Lazaro
Argitaratua: BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 1986, 214 OR. Oharrak: Txapelketa Nagusia 1986. Finala, goizeko saioa.


Sarasua
Neska batekin maitasunean
jarri nintzan bero-bero,
ta berarekin bizi nahi nuke
hemendik aurre urtero,
gizonak eta emakumeak
alkar ulertu ezkero,
zure bidea jarraitzerikan
gaur behintzat ez det espero.

Egaña
Honek utzi nau harriturikan,
honek utzi nau jotama,
ez da batere gauza ederra
gazte honen panorama,
txukundu zazu ohi gaina eta
tolesta zazu pijama,
gizarajoak orain hartu du
bizi osorako zama.

Sarasua
Ezkon bizitza ona liteke
ez nazazula engaina,
bere bizitzan frustaturikan
aurkitzen zaigu Egaña,
nik oraindikan andre kontuan
zu beste ez dakit baina,
izango naiz, bai, maitearekin
ondo konpontzeko haina.

Egaña
Ezkon bizitza ez da kontua
edo ez da pelikula,
barruz errea nagoenikan
ezingo det diximula,
gaztea adi entzun ezazu
nere aholku mardula,
seguro nago gutxi baino leo
damu izango duzula.

Sarasua
Gauza batekin hasi ezkero
aurrera segi beharko,
nahiz eta jakin izaten dala
konpondu ezina pranko,
maitakorra ta mutil zintzoa,
jasankorra naizelako,
jan bero eta ohe epelik
sekulan ez zait faltako.

Egaña
Bizitza ezin erosokeri
inozoetan gelditu,
bota didazun arrazoi hori
ez zait ona iruditu,
nahiz une hontan ezkon bizitzan
asmo onenez abitu,
maitasunaren sugarrak ere
denborak itzaltzen ditu.

Sarasua
Zuk zure proba egina duzu
ta orain da nere txanda,
alper alperrik egiten dezu
dibortzio propaganda,
andrea harro jartzen danean
berai arrazoi emanda,
orain artean Euskal Herrian
ohitura hori izan da.

Egaña
Euskal Herria hartu nahi dezu
aitzaki ta estandarte,
denbora hoiek pixkana baina
sorpresa asko dakarte,
zure txarrikan ez dut desio
beraz lasai egon zaite,
ni ez naiz izan baina al dala
zoriontsu izan zaite.

http://www.bertsozale.com

Sorry - only Fotolog members can leave guestbook comments.


or join Fotolog now - it's free!

Friends/Favorites

o_uxu_o's photo from 12/2/09
12/2/09
Antiguoko errepublika …, Neutral Zone
fitxifitxi's photo from 12/2/09
12/2/09
Izotzland, Oulu Lääni, Finland
lore107's photo from 12/2/09
12/2/09
Euskal Herria, Niue
3gabe2's photo from 12/1/09
12/1/09
Uñuguntu, Vanuatu
gorilito's photo from 11/30/09
11/30/09
ilargi_kuadri's photo from 11/25/09
11/25/09
ANTIGUO republika …, Neutral Zone

Groups

nerbixuak hasn't added any groups to their Friends/Favorites list yet. Explore groups here!

Links