BERTSOAREN FITXA
Bertsolariak: Lizaso Sebastian Herria: Tolosa
Eguna: 1986-03-09 Gaia: Estadistikak diotenez lehen baino askoz ere barre gutxiago egiten omen dugu orain. Zergatik ote da hori?
Doinua: Egun lanerat abiatu zait Neurria: Zortziko handia
Lana: Bakarka gaia-emanda Jardun-mota: Txapelketa
Motiboa: Txapelketa Nagusia Gai-jartzaileak: EHBE Taldea
Gai-jartzaileak: Azkune Lazaro Argitaratua: BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 1986, 56 OR.
Oharrak: Txapelketa Nagusia 1986. Finalerdia, goizeko saioa.
Garai hatean denok alaitsu
jaio ginaden lurrian,
orain goitikan gau eta egun
ari dira egurrian,
batzuek preso, besteak ihes,
denok erdi negarrian
irriparra garestia ohi da
sufritzen dagon herrian.
Nunahi ta beti eraso txarrak
gugana hemen datozti,
lehenez gainera sare estua
jarri nahi digute noski,
malkoz eta odolez ohi dira
gure etxe danak busti
hemen negarra merke daukagu
ta irriparra garesti.
Zoritxarrean egun tristeak
asko zaizkigunak junak,
bihotza ia minberatua
dadukagu euskaldunak,
itxaropena izan dezagun
oraindik ere lagunak,
parre ondoen egiten dula
azkena egiten dunak.
http://www.bertsozale.com-----------------------------
Lengusuak, bi falata diren arren
ualaa! bodorrio!! Ze guapa Lierni! (aurreko argazkian) bueno eta zuek ebai, ehh! muxu guapo!!