2/3/06
"el fútbol es un deporte que inventarón los ingleses pero al cual casi siempre ganan los Alemanes" Gary Lineker
Historikoen sailean argazki izango duen aurrelari ingeles mitikoak, 90ko mundialeko finalerdian penaltietan galdu ostean bota zuen esaldi lapidarioak zabaltzen du gaur flog-a.
Izan ere, Alemania beti kontutan hartu beharreko taldea da, nahiz ta Beckenbauerrek besoa mugitzeko ezintasuna, nahiz ta Rummenigek gihar arazoak izan ta nahiz ta mundialaren aurretik 8 baja izan. Alemania beti da Alemania.
Hiru aldiz munduko txapeldun, guztiak erreunifikazioaren aurretik, hainbatetan finalista eta beti lehiakor. Arerio beldurgarria dira, jokalari hobeak edo eskasagoak izan, beti lehiakor, azken minuturaino.
Gauzak horrela eta nahiz ta Alemaniako futbolak sekulako krisia igaro, etxean jokatuta Maanschaft-a faborito nagusitzat jotzea ezin bestekoa da.
Klinsmannek Maiatzaren 20an emango du zerrenda baina honakoak izan daitezke Mundialean egon daitezkeen jokalariak:
Atzeainak: Oliver Kahn, Jens Lehmann eta Timo Hildebrand. Lehen bientzat azken txapelketa nagusia da eta euren ordezkotzat aukerak izan dezakete ekialdetik datozen Robert Enke eta Franck Rost.
Atzelariak: Per Mertesacker, Robert Huth, Christian Worns, Marcell Janssen, Lukas Sinkewicz, Chris Metzelder, Phillip Lahm, Arne Friedich edota Patrick Owomoyela. Azken honek Nigeriarekin jokatzeko aukera izan zuen ere.
Erdialariak: Michael Ballack, Bastian Schweinsteiger(argazkikoa), Tim Borowski, Bernd Schneider, Christian Schulz, Torsten Frings, Fabian Ernst edota Thomas Hitzlsperger.
Aurrelariak: Kevin Kuranyi, Lukas Podolski, Miroslaw Klose, Mike Hanke
Aukerak izan dezaketen beste jokalari batzuk: Kehl, Asamoah, Brdaric edota Oliver Neuville