7/11/09
Maite zaitut
nire poltsarekin
autobusera abiatzen
naizen bakoitzean.
Maite zaitut
bidaia luze horretan
loak ezin hartuz.
Maite zaitut
nirea ez den herri batean
kafesnea hartzerakoan.
Maite zaitut
horma grisak ikusten eta
zenbakia ematen didatenean.
Maite zaitut
karneta erakusterakoan
miatzen nauten bitartean.
Maite zaitut
bi metro karratuetan
eserita itxaroten dudanean.
Maite zaitut
agertu eta begiekin
dena adierazten didazunean.
Maite zaitut
zure eskua ikutu beharrean
kristal lodia
ferekatzen dudanean.
Maite ditut
bisitak irauten duen
berrogei ta hamabost minutuak.
zerraila hotsak
beste hilabete ikusi gabe
gogorarazten didanean.
Beste kanta
ere idatz nezake
baina nahiago dut
nekatuta egotea.
Eta esaldia
nekatzen ez zaituena
beste hamaika aldiz
errepikatuko dizut.
Itzultzean liburua hartu
bezain laster
loak hartzen nau
zurekin egiteko amets.
Eta ametsetan
maite zaitut laztana
Xabierren olerki
obsesibo bat bezala,
Sarrik moldatutako
narrazio bat bezala,
Atxagaren Obabako
ipuin bat bezala,
Mikelen historio
odoltsu bat bezala.
Maite zaitut laztana.
Negu Gorriak, Amodiozko kanta
__________________________
Flors a Granada, juny 2009
Doncs si, és polar Quechua!
verd esperança? hahahaha
a mi no m'en queda gaire d'esperança, la veritat. És tot bastant dur de portar, l'esperança és difícil de portar de la mà quan et costa veure el sol cada matí! Però bé, que hi farem...ningú va dir que fos fàcil.
Un petó.