ACCIÓN REALIZADA AYER, DÍA 8
Gaur, AHTren aurkako protesta Gernikako arbolara eraman dugu. Bertan, kide bat zuhaitzera igo eta goian kateatu da eta behean, talde bat lagun izan du protestarekin bat eginez. Ekintza honekin, Abiadura Handiko Trenarekin eta proiektu txikitzaile guztiekin egiten ari diren baso-mozketa eta triskantza salatu nahi ditugu.
Ez al dute Itsasondon eta Goierrin egunotan AHTren obretarako botatzen ari diren zuhaitzek Gernikako Arbolak haina errespetu merezi?
Juntetxean aurki daitekeen informazio-erakusketan irakur dezakegunez, "zuhaitzak bizitzaren sinbolo eta politika- eta gizarte-bizitzan osagai nagusietarikoak ziran". Herritarrek arbolaren inguruan elkartuz batzarrak egiten zituzten eta bestalde, "gizakiak antzinatik izan du zuhaitzenganako errespetu ia erlijiosoa, munduaren ikuspegi animistaren aldetik gauza sakratu bihurtu dira".
Eta horregatik, gaur, Gernikako Arbolari, honako abestiaren bidez, eskatzen diogu AHTren aurkako desobedientzia herri guztietara zabaltzea:
Gernikako Arbola
zan bedeinkatua,
arbasoek zeukaten
arbola santutzat.
Gaur diruak badauka
gerizpe zabala,
AHTren obrak
lurra txikitua.
Goierri eta Gernikan
zuhaitzetara igota,
GORA ERRESISTENTZIA
DESOBEDIENTZIA!
Protesta hau Gernikan egin dugun bitartean, astelehena 28az geroztik, Itsasondon AHTren lanek kalteturiko eremuan, zuhaitzen defentsan zintzilikaturiko kideek protesta jarraitzen dute.
Bukatzeko, bihar, ostirala, Legorretako Berostegi auzoan, eremu kaltetuan, 11:00etan, egingo den zuhaitz-landaketa eta prentsa-agerraldira etortzeko deia egiten dugu, baita gure herri eta auzoetara AHTren aurkako salaketa eta protesta zabaltzera ere.
ZUHAITZEI SUSTRAIETATIK EUTSIZ... AHTrik EZ!!!
http://www.blogak.com/goierrikoahtezhttp://www.sindominio.net/ahtez/
ánimo!