Kauta egungo euskal talde gazte garrantzitsuenetako bat da eta hori garbi gelditu da berriz ere. Talde andoaindarraren "Hegaldia hasi da" kantua Vans- The Album bildumarako hautatu dute. CD+DVD bikoitza izango da eta CDan Red Hot Chilli Peppers, The Ramones, Korn, Iggy Pop, Motörhead eta The Offspring taldeen abestiak bilduko dituzte bertan. Eta horien guztien artean, Kautaren abestia entzungo dugu. DVDan berriz, Espainiako 16 skate onenen erakustaldiak izango dira ikusgai. Bilduma hori Vans jantzi-markak eta EMI diskoetxeak ekoitzi dute eta abuztuaren 25ean jarriko dute salgai.
Vans- The Album ekimenaren helburua mundu mailan finkatuta dauden eta multinazionalekin lan egiten duten taldeak eta autoekoitzitako diskoak dituzten edo diskoetxe independenteekin lan egiten duten taldeak elkartzea da. EMI diskoetxeak talde euskaldunari egin zion bilduma horretan parte hartzeko proposamena eta hirukoteak gustura eman zuen baiezkoa, bertan parte hartuko duten taldeen izenak ikusita. Talde andoaindarraren "Hegaldia hasi da" Isladak azken diskoan bildutako abestietako bat da.
CD+DVD bikoitza ekopack formatuan aterako da eta, gainera, argitalpen berezia ere izango da. Edizio horrek Marcos Cabrerak, Vans etxearentzat lan egiten duen sortzaile kanariar gazteak, diseinatutako kamiseta berezi bat izango du opari.
Hauxe da Vans- The Album diskoko kantu zerrenda:
Motörhead "Motörhead"
Red Hot Chili Peppers "Magic Johnson"
The Ramones "Sheena I A Punk Rocker"
Korn "Evolution"
Millencolin "No Cigar"
The Offspring "Genocide"
Iggy Pop "Home"
Napalm Death "Diktat"
Suicide Silence "The Price Of Beauty"
Heaven Shall Burn "Endzeit"
The Haunted "Moronic Colossus"
Subterranean Kids "Cree en ti"
Los Coronas "Big Wave Riders"
No Children "Intenta una vez más"
Los Tiki Phantoms "Estampida"
I?ts Not Not "Snake's Tongue"
Avenues &Silouhettes "The Giant Show"
The Eyes "Crucified Lie"
Nothink "Polaroids"
Secret Army "Redemption"
Stab "Bikini"
Adrenalized "The Cause Of Liberty"
Marvin "Inmortales"
Accident Recover "We're Robots"
Kauta "Hegaldia hasi da"
Read My Lips "City Without Lights"
Bad Way "My Way"
Twenty Fighters "Confesions"
Anal Hard "Zorra"
The Fire "Noir"
Decreto77 "No trendy winds"
Grankapo "Confessions"
Photo uploaded at 7:13 AM
Adriiiii!!! Ondarrun ikusikoaaa!!!(eztakat lotsaik eta!)
;-)
Muxuutxuuk 3oi!