close

Member Login

Please log in to cast your vote for guehe.

Forgot your password?
 
close
You will be charged 0 for this gift when you post your comment.
This gift will be added to your comment for free!
 

Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz

guehe

Getxo udalerriko Euskal Herrian Euskaraz (Gu EHE), Euskal Herri euskaldun eta elebakar bat lortzeko …   More

Recent Photos

3/30/09
12/17/08
12/11/08
11/30/08
11/20/08
11/14/08
RSSRSS
Getxo euskaldunerantz abia gaitezen!
Permalink | Share: Email Facebook Other

Getxo euskaldunerantz abia gaitezen!

3/30/09
Getxo udalerrian azken 10 urteotan euskarak arlo formaletan aurrera egin du, euskalgintzan, herrigintzan, irakaskuntzan eta abarretan jardun duten ehunaka pertsonen lanari esker. Tokiko administrazioak ere hutsaren hurrengotik abiatu eta euskaldunekin duen zor historikoaren zati bat estaltzera etorri da: euskara zerbitzua, euskara planak, ekimen solteak eta diru-laguntzak. 2008ko abenduan prentsari aurkeztutako II Plan Nagusiak zer ekarriko duen ikusteke dago. Baina, egungo dinamikarekin ezin da eraiki Euskal Herri euskalduna ahalbidetzeko estrategikoak diren Getxo eta Bilbo Handi euskaldunak.

Getxon ere, eskolak euskaldundu behar du

Igeritoki bat ezin da bete isurbidea irekita uzten bada. Etorkin berriak zein zaharrak euskalduntzeko komeriak; gure gazte euskaldunen artean espainola gero eta hedatuago; eta belaunaldi berrien euskalduntzea bermatzen saiatuko den eskola ereduari betoa jarri diote EAJk eta PSE-EEk. Hemen, Landa alkateak, eredu euskaldun bakarra baino, etorkinen seme-alabak B eredu batera bidaltzea hobetsi du Udalbatzan. Bitartean, haur hezkuntzan %48k euskararen jabetza bermatzen ez duten ereduetan ikasten du.

“Elebitasunaren” diskurtsoaren pean

Bestalde, merkataritzan, borondate hutsezko neurriak baino ezin ditu hartu Udalak, Iturbe zinegotziak onartu zuenez Eusko Jaurlaritzako dekretua “hemen ia ez da igarriko” eta. Badaezpada, 600.000 euroko Valora proiektuaren ikastaroak espainolez ematen dituzte. Baina hori ez da salbuespena: iaz emakumeentzako 17 ikastaroetatik bakarra egin zen euskaraz; gazte ikastaroetan, euskara inoiz ez da %25etik igaro; Haur Zineman %33 baino gutxiago; Getxolandian umeekin lan egiten dutenei ez zaie euskaraz jakitea eskatu... Gainera, emandako hitzak ere jan egin ditu EAJk. 2002ko planean kaleak euskaraz jartzea agindu zuen, EA, ezker abertzalea eta PPren babesarekin. Hiru kale berri euskaraz jarrita, Iturbek dagoeneko Udalbatzan esan du ez dutela hizkuntz paisaia euskaldunduko. Hots, “elebitasuna” aitzakia dela ez dago Getxo euskaldunerantz pausuak emateko borondaterik eta hizkuntza inposatua garaile ateratzen da.

Honek badu konponbidea

Esandakoak esanda, hizkuntza politika zuzentzea badago:
- Erakunde ordenamendua aldatuz udal jardueran euskarak zeharkako presentzia eta kudeaketa izateko.
- Benetako euskara batzordea sortuz, non, egungo bazterkeria alde batera utzita, euskalgintzako eragile guztiek eta ordezkari politikoek zein jendarte mailakoek, era parte hartzailean, Ordenantza eta Euskara Plan egokiak diseinatu eta horietatik eratortzen diren aurrekontuen jarraipena egingo duten.
- Euskararen Ordenantzak eratu, tokiko euskaldunoi tokiko berme legala emateko, eta hizkuntza eskubideak errespetarazteko. II EBPNk ez ditu aintzat hartzen.
- Euskararen politika aktiboetarako aurrekontuaren %2 bideratuz.

Hautua egiteko garaia

Baina, ez gaitezen erakundeengan itsutu. Bertako euskaldunok eta komunitate euskalduna lo jarraitzen badugu nekez lortuko dugu funtsezko aurrerapausorik. Garaia da konturatzeko hemen bizi dugun hizkuntza gatazkan senide, lagun, ezagun, bezero eta abarrekin ditugun harremanetan edota gure aisialdirako baliabideetan espainola dela gutxika-gutxika gure euskalduntasuna txikitu eta espainol bihurtzen gaituena. Orain dela 809 urteko okupazioarekin hasitako asimilazio prozesua indartu ala gelditzea bakoitzaren eta, batez ere, komunitate euskaldunaren esku dago. Hartu erabakia: izan euskaldun, jokatu euskaldun gisa. Horretarako gainera, aitzakia ederra duzu ostiral honetan, Korrikarekin batera ttipi ttapa jarduteko eta hortik aurrera euskara ulertzen duen edonorekin euskaraz moldatzeko. Euskara ikasi, erabili eta defendatu!

Guestbook Comments (1)

Ikusi Fotolog euskaraz!

Pasa den otsailaren 27an, Fotoilog.com-ek hainbat hizkuntz gehitu zizkion beren erabiltzaile aukerei, tartean gure hizkuntza.

Fotolog.com euskaraz ikusi ahal izateko sakatu goiko eskuman, laguntzaren ondoan, dagoen "Profile" (ingelesez jarrita izanez gero) aukera.

Hau da Fotologek bidalitako oharra:

otsaila 27, 2009
Fotolog beste 10 hizkuntzatan!

Fotologek 10 hizkuntza gehitu ditu bere gunean, guztira, 17 hizkuntzatan dago. Hona zein diren hizkuntza berriak: katalana, euskara, poloniera, italiera, txekiera, turkiera, hungariera, eslobakiera, daniera eta errumaniera.

Hizkuntza aldatzeko, zoaz zure Kontua Profila orrialdera. Goza ezazu webgunea zure hizkuntzarik gustukoenean arakatzen!

To leave a comment, please log in by clicking one of the following


or join Fotolog now - it's free!
Connect
(for comments only) or join Fotolog now - it's free!

Friends/Favorites

guehe hasn't added anyone to their Friends/Favorites list yet. Find members in Getxo Udalerria, Neutral Zone

Groups

guehe hasn't added any groups to their Friends/Favorites list yet. Explore groups here!

Links