close

Member Login

Username:
Password:
Forgot your password?

BORX´s World

b_o_r_x

Recent Photos

12/18/08
12/12/08
11/27/08
11/24/08
11/9/08
11/3/08
RSSRSS
b_o_r_x's photo from 6/23/08

QUEBRANTAHUESOS 2008

6/23/08

Amaiatu da. 2008 hontan buruan sartuta izan dugun helburua ez da esistitzen. Alde batetik pozik sentitzen naiz, helburua soberan gainditu dudalako, baina bestetik pena ere somatzen dut, helburu polita izan delako.

Ostiralean Sabiñanigora iritsi ginen, jendez gainezka zegoen herria, koadrilak, bikoteak...denak txirrinda zuten buruan eta hurrengo egunagatik zeuden urduritasunak nabarmenak ziren. Makarroi kantitate izugarria afaldu ondoren, lo egiten saiatu ginen, Ikardok 2 ordu lo egitea lortu zuen baina nik....enuen helburu xixtrin hori lortu. 5.30tan jo zuen dianak, ZE GOIZ EZ?? Ba ez, gehienek gure ideia berdina izan zuten, eta irteerara ordubete aurretik joan arren ez ginen ez lehenengoak izan.

Karrera ondo hasi zen, Jakaraino arazorik gabe, oso azkar (44km/h-ko abiaduran). Sonport errez pasa nuen, eta hemen jendearen txalo eta oihuak aurreko urtean baino askoz gehiago ziren. Jaitsiera luze baten ondoren, Marie Blanque izugarria igotzen hasi ginen....eta ze sufrikario!!! Beti bezain gogorra jarraitzen du, baina ahal izan nuen moduan gora iritsi nintzen. 4 ordutik jaitsi behar nintzen helburua lortzeko denboretan egoteko.....eta 3h 33 min!!!! Oso ondo nindoan, nire eguna zen, argi neukan.

Gero Portalet etorri zen, eta mendi beldurgarri honekin batera, eguzkia eta 35ºko tenperatura ere etorri ziren.Nahiz eta hauek inork ez gonbidatu, Quebrantako jaira apuntatu ziren, gure zoritxarrerako. Hala ere, bero jasangaitza egon arren, Portalet oso ondo igo nuen, taldeko zenbait lagun aurreratzen...eta.....karreratik gehien gustatzen zaidanaz disfrutatzen. Portaleteko azken 2 km-ak jendez gainezka zeuden, banako lerroan pasa behar genuen, eta oihuak ezin ziren beraien artean bereizi, kriston soinua bakarrik, eta jende marea bat. Emozionatuko nintzela banekien, baina horrelako malkoak isurituko nituela enuen ere inoiz pentsatuko. Baina bai, negar egin nuen, merezi du Quebranta egiteak, holako zaleak izanik.

Portaleten ondoren arazoak hasi ziren, arazo fisikoak alegia. Beroa zela eta, kalambreak somatzen hasi nituen, eta Pueyo ingura iristerakoan gelditu behar izan nintzen, estiratu , ura edan....eta Hoz aldera abiatu nintzen. Hozen ere kalanbreak, 7 ordu eta 15eko debora ihes egin zuen hemen...baina oraindik 20 km-ko ordeka falta zen, eta hemen ere helmugatik 3km-tara kalanbreak. Azkenean 7h 36 min, iaz baino 55 minutu gutxiago, urrezko domina, eta irribarre handia, baina NIRE EGUNA zen eta marka askoz hobea egin nezakeen, beraz gazigeza nabarmen.

Beti bueltatuko naiz lasterketa hau egitera, marka hobetu ala ez, helburu polita delako.

EGURRA!!!!!

Guestbook Comments (3)

urrezko domina :)
bai horixe!!!!!!!!!!!!

ta gazigeza?? kripto ta armandoko 8,5ek ez dizute gazigez hori kendu?? ;)
dena primeran ateratzen ari zaizu eee!!
ta ya udara!


aupa borja! ez utzi inoiz horrelako helburuak

D.

OI DA ZUEK DAKAZUEN MERITUA!!!!!! OIN PARRANDA PIXKAT!!!!



ONDO SEIII!!!!!





PAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

ONDO PASA SAN MARTZIALETANN!!!!

Sorry - only Fotolog members can leave guestbook comments.
Log in to your account or join Fotolog now - it's free!

Friends/Favorites

hola_desconocido's photo from 1/8/09
1/8/09
Toke-toke, Tokelau
libetxu21's photo from 1/8/09
1/8/09
katmandu, Sagarmāthā, Nepal
iria1984's photo from 1/8/09
1/8/09
IRUN, Neutral Zone
martizar's photo from 1/7/09
1/7/09
in the middle of nowhere, English River, Seychelles
txema_029's photo from 1/7/09
1/7/09
Donostia-San Sebastian, Wallis and Futuna

Groups

b_o_r_x hasn't added any groups to their friends/favorites list yet. Explore groups here!