De pasodobles y chotis...
11/5/09
Gaurkoan aspaldiko laguntxu zahar bategaz nator talaia honetara. Ez nire berbak txarto interpretatu ze ez dot gure esan lagun hau zaharra danik, alderantziz, izatez ni baino gazteagoa da bizpairu hilebete!!!
Bidaiatxu bat egin dogu alkarregaz Estatu espainoleko hiriburura (holan jarri dot sensibilidade desberdineri minik ez egitearren eta bertan ezagutu dogun lagun madrildar politikoki zuzen baten omenez). Lagun barri asko egin eta momentu atsegin asko bizi izan doguz eta inoz pentsatu bako egoera batzutan geure burue murgildute ikusi be bai. Adibidez, lesgacinemad-eko sesio batera joateko gonbidatu ginduezan ta han joan ginen gu poz-pozik eskutxutik obatute guretzako plan guztizek onak direlakoan. Sartu ginenerako filma hasita egoan, ta Arratiako bizkaiera sakonean zala konturatu ginenien (espainolezko azpitituluekaz) egoera surrealista harek gainditu ein ginttuen eta ezin izan gendun barre purrustada ekiditu. Gure izpiritu probintzianoaren zertzeladatxu bat izengo zan ziurrenik!
Behin zinema aretoko iluntasunetik urtenda (baina duda daukot CCOO-en konbentzio gela bat ez zan izen leku hura), halloween gabeko odolaren gorria eta txinoko kapa baltzen plastiko usaina nagusitu zan kale guztietan zehar, ohitura amerikar, irlandar edo galiziar honek "trick or treat?" dino baina guk triki or trix nahiago dogule argi itzi gendun adibidez polainak jantzi genduzenien dantzan egiteko.
Tokke zan baita, kontzertu gotiko-burlesko baten delirioak live entzun ta ikustie, itzel dibertigarria izen zan
baina eztakit zelan ein gendun dana grabatzen egoan kamaramanak bideoan abeslarixe baino gehiago agertzen ginela esan euskunien. Gorri kolorau lotsatu eta handik izpirituelez alde egitea onena zala delibero gendun.
Beste guztia, kontatzen paratuko banitz 1001 gauak beharko nabezala uste dot eta aspaldion somnolentziak jota nabilelez beste baterako utzi beharko dogu asuntoa. Dana dala, ez egin kasu larregirik idatzitakoari ze batzutan irudimena laudoriatzen paretan naz...
a ver hori bideu ikusi neidou ein!!!jajaja
eta ze peli zan Arratieraz ba????